Publicado: Mie Oct 25, 2006 3:10 pmAsunto: Irakasleok.com jaio da
Kaixo lankideok:
Idatzi honen bitartez, orain dela gutxi ireki den foro baten berri eman nahi dizuet. Foroaren helbidea http://www.irakasleok.com da.
Leku honen helburua, Euskal Autonomi Erkidegoan lan egiten dugun irakasleen bilgune bat izatea da. Bertan, gure eguneroko lanean eta gure inguruan sortzen diren gai ezberdinez hitzegiteko aukera izango dugu, baita gure ogibidearekin zerikusia duten albisteak, oharrak eta abar zabaltzen saiatuko gara ere. Hitz batean esateko, elkar informatzeko aukera izango dugu.
Nire itxaropenak haundiak dira; oraingoz ez dut uste honelako topagunerik dagoenik sarean. Ideala, hezkuntzaren inguruan dauden agente guztien parte hartzea izango litzateke (maila guztietako irakasleak, administrazioa, sindikatuak, guraso elkarteak etabar luzea), baina hau dena lortzeko zuen partehartze aktiboa behar da.
Ahal dezun neurrian, zure lankideen artean orriaren helbidea zabal ezazu… gogoratu www.irakasleok.com .Gero eta erabiltzaile gehiago egon, gero eta indartsuagoak izango gara.
Puede publicar nuevos temas en este foro No puede responder a temas en este foro No puede editar sus mensajes en este foro No puede borrar sus mensajes en este foro No puede votar en encuestas en este foro