Sudurgorri web orri berria

By | 27 septiembre, 2006

Web orri ikusgarria prestatu digu Gorka Obeso Ardaizek.
http://www.elkarrekin.org/elk/sudurgorri/
Guztiz gomendagarria. Zorionak eta eskerrikasko Gorka

Lan honen zergatia

Gaur egun ikasgai gehienetan ikasleek; koadernoa, liburua edo apunteak bezalako lan tresnak erabiltzen dituzte. Hauetan klasean landutako praktika eta teoria lotzen dira eta bide batez ikasleek urte osoan landuko dituzten edukiak modu ordenatu batean biltzen dira. Normalean editorial ezberdinak izaten dira material hauek sortzen dituztenak.

Gorputz Heziketa arloan ere duela urte batzuk hasi dira holako materialak agertzen. Dena den salbuespen txiki batzuk kenduta, merkatuan agertu diren liburuak erdaraz idatziak daude.

Bestalde argitaletxeek material guzti hauek paper formatuan argitaratzen dituzte. Eta ikastetxe bakoitzeko errealitatea ezberdina izanik; zaila da argitaletxe baten liburuaren planteamenduekin erabat ados etortzea. Askotan liburuen zati handi bat landu gabe geratzen da, ordena ez da gure gustukoa edo eta gure programaketako eduki asko ez direla garatzen.

Horretaz gain ikasgaia bizirik eta eguneratua mantendu nahi badugu urtero programaketan moldaketak eta egokitzapenak egin beharko lirateke, baita ikasleen lan koadernoetan.

Egoera honen aurrean irtenbiderik zuzenena irakasle bakoitzak bere lan koadernoa sortzea da.

Lan honen helburua irakasle bakoitzak bere lan koadernoa sortzeko material bilduma bat eskaintzea litzake; asmoa ez da inolaz ere bukatutako lan itxi bat eskaintzea, baizik eta irakasleek bere behar eta nahien arabera moldatu daitekeen material bat eskaintzea. Formatu digitalean egoteak irakasle bakoitzak bere gustura egokitzeko aukera errazten du; interesatzen zaizkion gaiak aukeratuz, besteak baztertuz, aldaketak proposatuz, bai eta gai berriren bat sortzeko aukera izanik. Honela ikastetxe bakoitzak bere errealitatearekin bat datorren materiala lortuko luke.

Euskal herrian dauden gorputz heziketako irakasleak lan honetaz baliatzea nire ordainsaririk preziatuena litzake.

Deja un comentario